XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9.6. Lanaldiaren antolamendua

LANEGUNA

-Hitzarmen kolektiboetan edo lan-kontratuetan hitzartutako iraupena.

-Asteko 40 orduak era batera nahiz bestera bana daitezke, ondoko hauek errespetatzen diren guztietan:

* Lanegun baten eta hurrengoaren arteko eguneroko atsedenaldia.

* Astean egun eta erdiko etenik gabeko atsedenaldia.

- Asteroko atsedenaldia gehienez 14 eguneko lanaldietan meta daiteke.

-Egunean berez lan egiten den orduen kopurua gehienez ere bederatzikoa izango da.

- Eguneroko lanaldi jarraitua 6 ordu baino luzeagoa bada, gutxienez 15 minutuko atsedenaldi bat egongo da.

- Urteko zenbaketak ezin ditu astean ezarri diren gehienezko mugak gainditu.

18 urtetik beherakoentzat:

-Etenik gabeko 2 eguneko atsedenaldia astean, gutxienez.

-Berezko lanorduak egunean: 8 ordu edo gutxiago.

-Lanaldi jarraitua lau ordu eta erdikoa baino luzeagoa bada, atsedenaldia gutxienez 30 minutukoa izango da.

APARTEKO ORDUAK

-Borondatez onartuko dira, eta ordainsaria ez da ordu arruntarena baino txikiagoa izango.

-Finkatzen den zenbatekoaz kobratu ahal izango dira, edo atsedenaldi baliokideez konpentsatu.

OPORRAK

- Akordio indibidual edo kolektiboz finkatuko dira, eta gutxienez 30 egun naturalekoak izango dira.

- Ezin izango da urteko oporraldiaren ordez ordain ekonomikorik eman.

- Oporraldia enpresariaren eta langilearen artean erabakiko da, eta azken honek oporren data hauek hasi baino gutxienez bi hilabete lehenago jakin beharko du.

BAIMENAK

- Aldez aurretik jakinarazi eta ondoren justifikatuta, langilea lantokitik irten ahal izango da, soldata-deskonturik gabe, ondoko egun-kopuruez eta ondoko arrazoi hauengatik:

* 15 egun ezkontzeagatik.

* 2 egun semea edo alaba jaiotzeagatik, senitarteko baten gaixotasun larriagatik edo heriotzagatik. Beste norabait joan behar badu, 4 egun.

* Behar duen denbora, bozkatzera edo betebehar publiko eta pertsonala betetzera joateko.

* Funtzio sindikalak betetzeko.

* Ordu-erdia egunero. 9 hilabatetik beherako haurra edoskitzeko (aitak edo amak).